Kiroldegian eskainiko dituzte ikastaroetan parte hartuko dutenen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak, behin-behinekoetan erreklamazioak edota aldaketa egiteko epea amaitu ostean. Dagoeneko ikusgai dira horiek, udalaren webgunean zein igerilekuan.
Zerrenda horietan ikus daitezke ikastaroetan onartutako pertsonak, eta baita itxaron zerrendan daudenak ere. Hain zuzen, itxaron zerrendan daudenek aukera izango dute leku libreak dauden beste ikastaroetara mugitzeko. Bestalde, epez kanpo jasotako eskaerak bihartik aurrera kudeatuko dituela azaldu du udalak, haurren igeriketa ikastaroena izan ezik; izan ere, horiek dagoeneko kudeatuta daude.
Erakundeak adierazi du erabiltzaileek beren kabuz egiaztatu beharko dituztela behin betiko zerrendak, ez baitu banakako jakinarazpenik bidaliko.