Emakumeen Txokoak ate irekien saioa egingo du astelehenean, herritarrei informazioa emateko

Ane Olaizola

Azpeitiko Emakumeen Txokoa. 

Emakumeen Txokoak 15 urte bete dituela eta, hainbat ekintza prestatu ditu datozen hilabeteetarako, eta horietatik lehena izango da asteleheneko saioa. 18:30ean zabalduko dituzte ateak. 

Joan zen astean iragarri bezala, Azpeitiko Emakumeen Txokoak askotariko ekintzaz betetako programa antolatu du datozen hilabeteetarako, duela 15 urte espazio hori zabaldu zutenetik egindako bidea ospatzeko. Aurreneko ekintza datorren astelehenean, hilaren 28an, izango da, eta egun horretan, herritar orori ateak zabalduko dizkiete, hango zerbitzuez informatzeko. 

18:30ean hasiko da ate irekien saioa Emakumeen Txokoan: aurrena, bisita gidatua egingo dute, eta horrekin batera, hango ikastaroen, egitasmoen zein zerbitzuen inguruko informazioa helaraziko dute. Behin azalpenak emanda, mokadu batekin amaituko dute saioa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide