Datorren urterako Gironara, Leonera eta Bulgariara bidaiak antolatu dituzte Baigerak eta Halconek

Julene Frantzesena

Bulgariako Burgass hiriko itsasertza. (Utzitakoa)

Udaberrian Gironara eta Leonera joan ahal izango dute herriko jubilatuek eta pentsiodunek, eta udan, berriz, Bulgariara. Dagoeneko eman daiteke bidaia horietarako izena, Halcon Bidaiaken bulegoan. 

Baigera jubilatuen elkarteak eta Halcon bidaia agentziak prest dute datorren urterako eskaintza. Udaberrian Gironara eta Leonera joan ahal izango dute herriko jubilatuek eta pentsiodunek, eta udan, berriz, Bulgariara. Dagoeneko eman daiteke bidaia horietarako izena, Halcon Bidaiaken bulegoan. 

Martxoaren 15etik 20ra egingo dute Gironara bidaia. Autobusez egingo dute joan-etorria, eta hainbat herri ezagutuko dituzte egun horietan: Banyoles, Besalu, Roses, Figueras, Pals, Peratallada, Cadaques eta Girona hiria. 

Leonen barrena zirkuitua egingo dute, halaber, ekainaren 3tik 6ra bitartean. Lau gau igaroko dituzte Gaztela Leongo lurretan, eta besteren artean, Astorga, Leon hiria, Las Medulas, Ponferrada eta Carrion de los Condes bisitatuko dituzte. 

Bestalde, uda sasoian sartzearekin, ekainaren 16tik 24ra, Bulgariara bidaia egiteko aukera izango dute herritarrek. Autobusez egingo dute bidaia, eta Sofia hiriburua ez ezik, hainbat leku bisitatuko dituzte –Velico Tarnovo, Etara, Kazanlak, Nessebar, Burgass, Sozopol, Plovdiv nahiz Rilako monasterioa–.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide