Zezen Beltz Asteburuaren barruan, sokamutur txikia egingo dute urriaren 17an eta 18an. Egitasmoa gauzatu ahal izateko, bost neska-mutil behar ditu elkarteak, eta sokamutil edo sokaneska gisa aritu nahi dutenek urriaren 11ko 12:00etara arteko epea izango du izena emateko.
Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleek izango dute izena emateko aukera, eta inskribatutako lagun guztien artean zozketa egingo du Zezen Beltzek; orotara, egun bakoitzerako bost sokamutil eta sokaneska hautatuko dituzte, baita ordezko bat ere.
Hilaren 11ra bitartean honako datu hauek zehaztuta bidali beharko dute herritarrek izena eman ahal izateko mezua info@zezenbeltz.eus helbidera: izen-abizenak, telefono zenbaki bat, gurasoen baimena eta egitasmoan parte hartu nahi duen eguna –zapatua, igandea ala biak–.