10 eta 12 urte bitarteko umeentzako magia ikastaroa antolatu du Kulturazek

Ane Olaizola

Sorginorratzak egitasmoaren barruan, Iagomagok lau saio eskainiko ditu datozen lau asteazkenetan Dinamoan. Izena eman daiteke, 20 eurotan. 

Sorginorratzak gaztetxoen kultur sormen laborategiaren barruan, magia ikastaroa antolatu du Kulturaz kooperatibak 10 eta 12 urte bitarteko umeei (LH5 eta LH6. mailak) zuzenduta. Lau saio egingo dituzte guztira Iagomagoren gidaritzapean, eta interesa dutenek gaurtik eman dezakete izena, kulturaz.eus atarian, 20 eurotan. 

Ikastaroaren bidez, magiaren diziplina gertutik ezagutuko dute ikasleek: besteak beste, magia modalitateak eta haren arauak ikasiko dituzte, baina batez ere magia egiten ikasiko dutela azpimarratu dute antolatzaileek. "Saio bakoitzean trikimailu ezberdinak pausoz pauso erakutsiko dizkie Iagomagok, ondoren etxean praktikan jarri ahal izateko". Horretarako, datozen lau asteazkenetan Dinamoa sormen gunean elkartuko dira; hau da, irailaren 23an eta 30ean zein urriaren 7an 14an. Egun horietan, ordubeteko saioak egingo dituzte, 18:30etik 19:30era artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide