Erosketak egiteko aukeraz gain, umeentzako tailerrak ere egongo dira arratsaldean

Aitziber Arzallus

17:00etatik 19:00etara umeentzako tailerrak egongo dira Balentina Agirre plazan. Herritarrek, berriz, 20:00ak arte izango dute Stock Azokan erosketak egiteko aukera.

Gaur arratsaldekoarekin bukatuko da Bertan merkatarien elkarteak antolatutako udazkeneko Stock Azoka. Oraindik, beraz, garaiz dabiltza erosketak egin nahi dituzten herritarrak. Gainera, umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte gaur arratsalderako. 17:00etatik 19:00etara egongo dira horiek martxan, Balentina Agirre plazan. 

Herriko 37 saltokik parte hartzen ari dira abian den azokan. Horietatik bederatzik Azoka Plazan dituzte postuak, eta gainontzekoek euren saltokien atarietan.

Bien bitartean, eta goiz guztian bezala, Egurnika proiektuak erakusmahaia jarrita izango du plazan, eta herritarrek aukera izango dute tailugileak lanean bertatik bertara ikusteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide