Beste bi txapel, Jone Arriaranentzat eta German Aranbururentzat

Aitziber Arzallus

Jone Arriaran eta German Aranburu dantzariak, atzo eguerdian, Portugaleten. (Utzitakoa )

Bergarako eta Portugaleteko dantza suelto txapelketak jokatu dituzte asteburuan, eta bietan sari nagusia irabazi dute bi azpeitiarrek.

Urte emankorra izaten ari da Jone Arriaran eta German Aranburu dantzarientzat. Asteburu honetan ere beste bi txapel ekarri dituzte Azpeitira, beste horrenbeste dantza txapelketa irabazita. Larunbatean Bergarako (Gipuzkoa) Dantza Txapelketaren 41. edizioa jokatu zuten eta parte hartu zuten bederatzi bikoteen artean onena Azpeitiko bikotea izan zela ebatzi zuen epaimahaiak. Atzo, berriz, Portugaleteko (Bizkaia) txapelketan parte hartu zuten, eta han ere sari nagusia lortu zuten.

Bergarako txapelketan Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek egin zuten bigarren, eta hirugarren, Gorka Granado sopeloztarrak (Bizkaia) eta Onditz Esnaola lizartzarrak (Gipuzkoa). Portugaletekoan, ostera, Granadok eta Esnaolak bigarren egin zuten, eta Iker Zabala eta Nora Aizpuru azpeitiarrek hirugarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide