Atzo, iluntzeko 23:00 aldera, istripua izan zuen furgoneta batek AP-8 autobidean, Oiartzungo gasolindegi-zerbitzugunean (Gipuzkoa), eta furgoneta gidaria hil egin zen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 61 urteko gizonezkoa da istripuan hildakoa eta istripuaren arrazoiak argitzen ari dira. Gukak jakin du istripu horretan hildakoa azpeitiarra dela eta lanean ari zela ezbeharra izandako unean.