Tenis egokituan trebatzeko aukera izan dute azpeitiarrek

Mailo Oiarzabal

Bepro fundazioaren eta Oñatz tenis klubaren eskutik, gurpildun aulkiekin zein ikusmen urritasuna irudikatzeko tresnekin aritu dira tenisean hainbat lagun herriko plazan.

Gurpildun aulkiekin edota ikusmen desgaitasuna dutenentzat egokituta, tenisean beste era batera aritzeko aukera eskaini dute gaur goizean Azpeitiko plazan Bepro fundazioak eta Oñatz tenis klubak.

Adin guztiei zuzendutako sentsibilizazio egitasmoa izan arren, nagusiki haurrak izan dira gurpindun aulkietan zein begiak estalita edota betaurreko bereziekin tenis egokituaren bi modalitatetan trebatzera animatu direnak, kirol horretan aritzen direnekin eta begiraleekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide