Azpeitiko Udalak zabalik du hasi berri den ikasturteko kirol ikastaroetan izena emateko epea, eta aurten, beste saio batzuk ere batu ditu erakundeak eskaintzara. Hain zuzen ere, Urrestillako bizilagunek egindako eskaerei erantzunez, total training ikastaroa eskainiko dute Txikuri pilotalekuan. Astean bitan izango dira saioak, astearteetan eta ostegunetan, 18:30ean hasita.
Gainerako ikastaroetan gisan, ostirala bitartean izango da saio horietarako izena emateko aukera, Internet bidez ala Azpeitiko igerilekuko harrerara joanda. Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek 39,69 euro ordaindu beharko dituzte hilean total training saioen trukean, eta gainerakoek, berriz, 69,44 euro. Urrestildarrek ez ezik, edozein herritarrek parte hartu ahal izango dute saioetan.