Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta, Sakona Komuntzo etxalde ekologikoa ezagutzeko aukera izan zen atzo goizean. Parte hartzaileek nekazaritza praktika jasangarriak ezagutu zituzten, tokiko produktuak, sasoikoak eta ekologikoak kontsumitzearen garrantzia ere ulertuz. Egunerokoan kontsumitzen diren elikagaien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutu zituzten.
Helduei zein 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako esperientzia izan zen eta dozena erdi bat lagunek parte hartu zuten. Baserria eta hango jarduera, elikagaiak nahiz animaliak ezagutu ondoren, Azpeitiko Elikagunean produktu freskoak dastatzeko aukera izan zuten.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)