Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Zerua lapurtu dute familia ikuskizuna aurkeztuko dute urriaren 4an, igandez, Azpeitiko Soreasu antzokian. Egun horretan, 11:30ean izango da Katxiporreta kooperatibako pailazoen emanaldia, eta Kulturaz kooperatibak saltzen ditu sarrerak. 12 euroko prezioa dute sarrerek, eta honako lotura honetan eskuratu daitezke.
Zerua lapurtu dute ikuskizunean, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta azalduko dira oholtza gainetik izarrik ikusten ez dutelako. "Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute?", galdetuko dute haiek. Orduan, Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatuko dira izarren bila, unibertsoaren sekretuak ezagutzera eta urrunera begiratuz barrura begiratzera. Gutxi gorabehera, ordu eta hamar minutu iraungo du pailazoen ikuskizunak.