Joan den asteartean, hilaren 25ean, hasi zituen udalak Garmendipeko goiko futbol zelaia berritzeko lanak. Dagoeneko, belar zaharra kendu dute eta berria jartzeko tokia atonduta dute. Belarra aldatzeaz gainera, ekipamendu osagarriak ere berrituko dituzte. Lanak bukatu bitartean goiko futbol zelaia ez da erabilgarri izango. Udalak adierazi du gaztetxoen futbol denboraldia hasterako bukatu nahi dituztela goiko futbol zelaia berritzeko lanak.