Animalia basatien aztarnen bila izenburuko ekintza egingo dute larunbatean, abuztuaren 29an, 10.30etik 12:00etara Ekoetxean. 6 urtetik gorakoei zuzendutakoa izango da. Arrastoetatik abiatuta animaliak identifikatzen ikasiko dute larunbateko ekintzan parte hartzen dutenek. Ekoetxearen inguruak behatuz, seinaleak interpretatuz eta erabakiak hartuz, ikusiko dute txikiak edo kaltegabeak diruditen ekintzek nola alda dezaketen oreka naturala. Ekintza dinamikoa eta parte hartzailea izango da.
Larunbateko Ekoetxeako ekintzan parte hartzea doan da, baina aurrerik izena eman beharko da Ekoetxea.eus webgunearen honako loturan.