Eider Bereziartuak lasterketa bat irabazi du Errioxan

Aitziber Arzallus 2026ko abuztuaren 16a

Eider Bereziartua, beheko ilaran, eskuinetik hirugarren; eta Haritz Iturzaetan, goiko ilaran, eskuinetik bigarren. (Uzitakoa)

Herenegun jokatu zuten San Rokeko Milia deituriko lasterketa herrikoiaren bosgarren edizioa Santo Domingo de la Calzadan (Espainia), eta azpeitiarra izan zen emakumeetan azkarrena. 

Badira oporretan atseden hartzea zer den ez dakitenak; Eider Bereziartua da horietako bat. Joan den ostiralean Santo Domingo de la Calzadako (Espainia) lasterketa batean parte hartu zuen azpeitiarrak, San Rokeko Milia deituriko lasterketa herrikoiaren bosgarren edizioan, eta bera izan zen emakumeetan azkarrena. 6 minutu eta 25 segundo behar izan zituen 1.609 metroko ibilbidea egiteko. 

Lau kategoriatan banatuta, guztira 200 lagunek parte hartu zuten proba herrikoian, eta Bereziartua ez zen izan aurreko postuetan ibili zen azpeitiar bakarra. izan ere, Haritz Iturzaetak gizonetan hirugarren egin zuen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide