Larunbata jaieguna izango denez, irteera bakarra egingo du lurrun trenak

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 12a

Lurrun trena.

Abuztuaren 15a jaieguna delako, 12:00etan aterako da trena Burdinbidearen Euskal Museotik; ez dute eskainiko trenak larunbat arratsaldeetan egin ohi duen bidaia. Dena den, igandean ere izango da trenean ibiltzeko aukera.

Datorren asteburuan bi bidaia soilik egingo ditu lurrun trenak Azpeitia eta Lasao artean. Larunbata, abuztuaren 15a, jaieguna denez, 12:00etan aterako da trena Burdinbidearen Euskal Museotik, eta larunbatetan arratsaldean egin ohi duen bidaia ez du egingo. Dena den, herritarrek igandean ere izango dute trenean ibiltzeko aukera: 12:00etan izango da egun horretako hitzordua.

Udan ohi baino bidaia gehiago egiten ditu Azpeitia eta Lasao arteko lurrun trenak. Izan ere, asteburuetan ez ezik, astegunetan ere izango da joan-etorria trenez egiteko aukera: asteartetik ostiralera, 12:00etan eta 17:30ean aterako dira trenak museoko geltokitik. Gainera, ohiko gisan, zapatuetan eta igandeetan ere izango da trenean 4,5 kilometroko bidaia egiteko aukera: larunbatetan 12:00etan eta 17:30ean; eta igandeetan nahiz jaiegunetan, 12:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide