Loiolako Santutegia ezagutzeko bisita gidatuak izango dira aste honetan ere. Urola Turismoak antolatuta, bihar eta etzi bisita bana izango da, eta hala nahi dutenek, bailarako ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, herritarrek santutegia ikuspegi artistikotik ez ezik, ikuspegi espiritualetik ere ezagutu ahal izango dute.
Biharko bisitan euskaraz emango dituzte azalpenak, eta etzikoan, berriz, gaztelaniaz. Bietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera mezua idatzita.
Bi egunetako hitzorduak 11:00etan jarri dituzte, Loiolako zabalgunearen parean dagoen Turismo Bulegoaren aurrean. Ordu eta erdiko saioak izango dira, eta Santutegiaren barruko Etxe Santuko sarrera ordaindu beharko dute parte hartzaileek: hiru euro jubilatuek, eta lau euro, gainerakoek.