Oraindik eros daitezke Julen Alonsoren eta Oinkariren emanaldirako sarrerak

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 4a

Julen Alonso eta Oinkariko kideak emanaldi batean. (Utzitakoa)

Orioko musikariak eta Villabonako dantza taldeko kideek irailaren 5ean eskainiko dute emanaldia Soreasu antzokian. Sarrera batzuk badira oraindik salgai, hemeretzi euroren trukean. 

Julen Alonso musikari oriotarrak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak emanaldia eskainiko dute irailaren 5ean, Soreasu antzokian, eta oraindik ere geratzen dira hitzordurako sarrera batzuk.

Kulturaz kooperatibak antolatutako ikuskizunean Haria diskoko abestiak eskainiko ditu Alonsok, Oinkariko kideen dantzak lagundu dituela. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak honako lotura honetan eros daitezke, hemeretzi euroren trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide