Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua izango da bihar, Loiolako basilikan

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 7a

Saskia Rouges organista. (Donostiako Musika Hamabostaldia)

Saskia Rouges organistak eta Francisco Gil adar ingeles jotzaileak eskainiko dute kontzertua, 20:00etatik aurrera. Hainbat konpositoreren lanak joko dituzte, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 87. edizioaren barruko emanaldian.

Donostiako 87. Musika Hamabostaldiaren barruko emanaldia izango da bihar, larunbatez, Loiolako basilikan. Saskia Rouges organistak eta Francisco Gil adar ingeles jotzaileak eskainiko dute kontzertua, 20:00etan hasita, eta bikoteak Sibelius, Andree, Breilh-Decruck, Smith-Price, Sowerby eta beste hainbat konpositoreren doinuak joko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide