Azpeitiko Udalak zabaldu du 2026ko kirol arloko diru laguntzak eskatzeko epea. Horrenbestez, irabazi asmorik ez duten herriko kirol klubek eta elkarteek dagoeneko egin ditzakete jarduera eta egitura indartzeko, kirolarien osasun azterketak gauzatzeko eta prestakuntza teknikoa hobetzeko laguntza eskaerak.
Herriko kirol klubak eta elkarteak diruz laguntzera 55.000 euro bideratuko ditu aurten ere udalak, eta urriaren 9a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan –udaletxeko lehen solairuan– nahiz Internet bidez –udalaren egoitza elektronikoa baliatuta– gauzatu ahal izango dira.
Honako hauek izango dira diru laguntzen poltsak:
- Kirol kluben jarduera arrunta eta egitura garatzeko diru laguntzak. 43.000 euroko diru poltsa.
- Kirolarien osasun azterketak egiteko diru laguntza. 8.000 euroko diru poltsa.
- Kirol kluben kualifikazio teknikoa garatzeko diru laguntza. 4.000 euroko diru poltsa.