San Inazio jaietan murgilduta izan dira egunotan Azpeitian, eta atzo, larunbata, izan zuten festetako azken eguna. Egunean zehar askotariko ekitaldiak izan ziren, eta, gauean, jendez leporaino bete zen herria kontzertuak ikusteko. 22:00etan, Tapia eta Leturiak emenaldia eskaini zuten Txosnagunean. 23:30ean, berriz, plaza txiki gelditu zen Los Zopilotes Txirriaos taldearen zuzenekoan. Eta, azkenik, 02:30ean, Kaparraken ikuskizuna izan zen Txosnagunean.
Horiek izan ziren emanaldirik jendetsuenak, nahiz eta festetako menuan osagai gehiago ere izan ziren. Horrenbestez, musika eta festa artean, datorren urtera arte agurtu dituzte saninazioak Azpeitian.