Pirotecnia Pablo etxearen eskutik, Azpeitia gaineko zerua haien suek argitu zuten bart. San Inazio bezpera izanik, su artifizialen lehen hitzordua izan zen atzokoa, eta hitzartuta bezala, 23:00etan puntu-puntuan hasi zen ikuskizuna Izarraizko Atean. Ohi bezala, ikusmina piztu zuen herritarren eta saninazioez gozatzera Azpeitira iritsitakoen artean.
Gaur izango da aurtengo bigarren eta azken ikuskizuna. Gaurko saioa ere 23:00etan hasiko da, eta atzo bezala, Pirotecnia Pablo arduratuko da zerua koloreztatzeaz. Atzokoarekin alderatuta, hainbat berritasun txertatuko dituzte haiek gaurko ikuskizunean.
(Argazkiak: Julene Frantzesena)