Algortako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute Jone Arriaranek eta German Aranburuk

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 30a

Jone Arriaran eta German Aranburu Algortako dantza txapelketan irabazitako sariekin.

Aurten, gutxienez, dozena erdi txapel bildu ditu Azpeitiko dantzari bikoteak Hondarribiko, Estibalizko, Bidasoako, Leioako, Zumarragako eta orain Algortako dantza txapelketak irabazita.

Jone Arriaranek eta German Aranburuk Algortako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute, nagusien mailan. Algortako (Bizkaia) dantza txapelketan lau bikotek parte hartu zuten, laurak Azpeitikoak. Bigarren postuan, Jone Aranberrik eta Beñat Mendizabalek egin zuten; hirugarren gelditu ziren Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru, eta laugarren, Elene Astiazaran eta Oier Arriaran.

Txapel ilada ederra irabazten ari dira aurtengoan Arriaran-Aranburu dantzari bikotea; besteak beste, Hondarribikoa, Estibalizkoa, Bidasoakoa, Leioakoa eta Zumarragako dantza txapelketak irabazi dituzte, Algortakoaren aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide