Euskal ikurrak handi-handi azalera atera ditu Gure Eskuk

Nerea Uranga

Nafarroako bandera eta ikurrina Izarraizko magalean. (Ihintza Elustondo)

Saninazioen atarian, Nafarroako bandera eta ikurrina handi bana jarri ditu Azpeitiko Gure Eskuk Izarraizko magalean.

Santioen bezperan herriko plaza Euskal Herriko ikurrekin apaindu zuen Azpeitiko Gure Eskuk. Azoka Plazaren kanpoaldean Nafarroako bandera eta ikurrina handi bana jarri zituzten, "euskal ikurrei gorazarre" egin asmoz. Orain, berriz, saninazioen atarian, Izarraizko magalean jarri dituzte ikurrina eta Nafarroako banderak handi-handi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide