Zezenketen aurkako elkarretaratzea egingo dute San Inazio egunean

Iraia Oteiza

Zezenketen aurkako elkarretaratzea, iaz. (Julene Frantzesena)

Oinatz elkarte animalistak deituta, uztailaren 31n egingo dute aurten protesta. 17:30ean elkartuko dira zezen plazaren atarian.

Oinatz elkarte animalistak deituta, aurten ere zezenketen aurkako elkarretaratzea egingo dute. Hain zuzen ere, uztailaren 31n, San Inazio egunez egingo dute protesta, 17:30ean hasita, zezen plazaren atarian. Zuretzat festa da; beretzat heriotza lelopean elkarretaratuko dira. "Azaldu, beraien ahotsa gara eta", adierazi dute elkarteko kideek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide