Bazkaria eta jolasak eginda, umeek giro ederrean igaro dute arratsaldea

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 26a

Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Goizeko protagonistak erraldoiak izan dira, eta ondoren, 250 bat haurrek eta gaztetxok bazkaria egin dute Azoka Plazan. Jarraian, taldeetan banatuta, jolasetan ibili dira Alde Zaharrean barrena.

Santioetako eta saninazioetako egitarauaren barruan, Umeen Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian. Goizean erraldoiek hartu dute herria, baina eguerdi parterako, hezur-haragizko haurrak eta gaztetxoak egin dira plazaren jabe. 250 bat ume batu dira guztira, denak ere kamiseta arrosak soinean zituztela, eta Azoka Plazan hartu dute aterpea, han egin dutelako bazkaria. Sabela beteta eta indarrak hartuta, jolasean igaro dute arratsaldea. Hain zuzen ere, taldeetan banatuta, era askotako jolasak egin dituzte Alde Zaharrean barrena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide