Europako hainbat herrialdetako eta Euskal Herriko hainbat lekutako dozenaka kriket jokalariren topagune izan behar zuen gaurkoan Goenako zelaiak. Europako taldeen kriket txapelketa jokatzekoak ziren berez, eta horretarako Frantziatik, Italiatik, Belgikatik eta beste leku batzuetatik taldeak etortzekoak. baina, azkenean, ezetz erabaki dute antolatzaileek, txapelketari Europako dimentsiorik ez ematea, astebururako eguraldi iragarpenak onak ez direlako.
Horrenbestez, 11:00etan hasita, partidak bata bestearen atzetik eta ia etenik gabe jokatu dituzte Goenan, baina nazioarteko taldeak lehiatu beharrean, inguruko herrietakoak izan elkarren kontra aritu direnak.
Behin gaurko txapelketa igarota, Azpeitiko txapelketari begira jarriko dira antolatzaileak. Datorren hilean jokatuko dute Azpeitiko proba, oraindik data zehaztu ez dute arren. Euskal Herriko, Espainiako zein Herrialde Katalanetako taldeak lehiatuko dira orduko horretan, Goenan bertan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, oraingoz, 21 talde daude izena emanda.