Gaur, Santio bezperarekin, zabaldu dituzte tiobiboak. Betharrametako jolastokian askotariko barrakak jarri dituzte aurten ere, eta gaur bertan hasi dira horiez gozatzen herritarrak. Hainbat izan dira gaur arratsaldean tiobiboetara joan direnak, baina oraindik, jaiak bukatu bitartean, izango da horietan ibiltzeko aukerarik.
Barraketako umeen eguna ere izango da aurtengo jaietan, eta behin ez, bitan baizik. 1,5 euroren trukean ibili ahal izango da tiobiboetan uztailaren 29an, asteazkenean, eta abuztuaren 2an ere bai, igandez. Gainerako egunetan, 2,5 euro ordaindu beharko dira txartelak.
Gainera, azken urteetako gisan, Betharrametako barraken gunean musikarik gabeko orduak izango dira egunero; 17:00etaik 18:30era ez da musikarik izango tiobiboen eremuan. Gainera, aniztasun txartela dutenek eta haien senideek soilik ibili ahal izango dute barraketan igandean, uztailaren 26an, 16:00etatik 17:00etara, nahiz uztailaren 31n, San Inazio egunez, 11:00etatik 12:30era.