Ekoetxean agortu egin dira eklipsea ikusteko betaurrekoak

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 23a

Eguzki eklipsea begiak babestuta ikusteko betaurrekoak.

Azpeitiko Ekoetxeak abuztuaren 12ko eguzki eklipsea ikusteko betaurrekoak dohainik jarri ditu eskura, baina izandako eskaera zaparradaren ondorioz, batere gabe gelditu dira ordu gutxiren buruan.

Abuztuaren 12an, asteazkena, eguzki eklipse osoa izango da, eta gertaera astronomikoa begiak babestuta ikusi ahal izateko beharrezkoak diren betaurrekoak herritarren eskura jarri ditu Azpeitiko Ekoetxeak. Ordu gutxiren barruan, ordea, betaurrekorik gabe gelditu dira Ekoetxean, izan duten eskaera zaparradaren ondorioz. 

Betaurrekoen erreserba egin dutenek, nahi dutenean Ekoetxean jasotzeko aukera izango dutela zehaztu du Azpeitiko Ekoetxeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide