Abuztuaren 12ko eguzki eklipsea ikusi ahal izateko betaurrekoak banatzen ari dira Ekoetxean

Julene Frantzesena 2026ko uztailaren 23a

Hainbat betaurreko. (Ekoetxea)

Dohainik banatuko dituzte betaurrekoak, baina jaso ahal izateko erreserba egin beharko da honako lotura honetan. Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar betaurreko hartu ahal izango ditu. Abuztuaren 12an, 20:30 aldean izango da gertaera astronomikoa.

Abuztuaren 12an, asteazkena, eguzki eklipse osoa izango da, eta gertaera astronomikoa begiak babestuta ikusi ahal izateko beharrezkoak diren betaurrekoak banatzen ari dira Azpeitiko Ekoetxean. Dohainik banatuko dituzte betaurrekoak, baina jaso ahal izateko erreserba egin beharko da honako lotura honetan. Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar betaurreko hartu ahal izango ditu.

Egun horretan 20:30 aldean izango da eguzki eklipsea; eguzkia, ilargia eta lurra lerrokatuko dira ordu horren bueltan. Ilargia eguzkiaren pare-paretik pasatuko da une horretan, eta orduantxe izango da eklipsea: ilargiak eguzkia estaltzen duenean. Ondorioz, eguzkia ikusi beharrean, argi uztai bat ikusiko da. Une oso berezia izango da; izan ere, halakorik berriz ikusteko 2.180. urtera arte itxaron beharko da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide