Azpeitiko hainbat lagunek Europako taldeen txapelketa antolatu dute datorren iganderako. Goenako zelaian izango dira partidak egun osoan zehar, eta guztira, bederatzi talde arituko dira lehian.
11:00etan hasiko dira norgehiagokak Goenan, eta antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 18:00-19:00ak inguruan jokatuko dituzte finalak. Nazioarteko kriket jokalariek parte hartuko dute txapelketa horretan, hala nola frantziarrek, italiarrek eta ingelesek.
Abuztuan, Azpeitikoa
Bestalde, ohiko eran egiten duten Azpeitiko Kriket Txapelketa datorren hilean jokatuko dute, antolatzaileek oraindik data zehaztuta ez badute ere. Orduan, Euskal Herriko, Espainiako zein Herrialde Katalanetako taldeek parte hartuko dute Goenan bertan; oraingoz, 21 talde daude izena emanda.