Txirrindularien 46. Inazio Deuna saria jokatuko dute igandean

Andoni Elduaien

Ziklistak, iaz, Perez Arregi plaza zeharkatzen. (Andoni Elduaien)

Igandean, 16:15ean hasiko da proba Perez Arregi plazan. 58 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre kadete mailako txirrindulariek. 

Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, kadete mailako txirrindularien 46. Inazio Deuna saria jokatuko dute igandean, hilak 26, Azpeitiko eta inguruko errepideetan. 16:15ean abiatuko da proba Perez Arregi plazatik, eta gune berean izango du helmuga, 17:45 inguruan. 

58 kilometroko ibilbideari egin beharko diote parte hartzaileek igandean. Azpeititik Zestoara joko dute zuzenean txirrindulariek, eta Iraeta zein Arroagoia zeharkatuta, Azpeitira itzuliko da berriro tropela. Dena den, berriz ere Zestoarako bidea hartuko du probak, eta Iraeta, Aizarna, Etumeta eta Benta Berri igaro beharko dituzte ziklistek, Perez Arregi plazako helmugara iritsi aurretik. 

Honako lotura honetan ikus daiteke lasterketari buruzko informazio guztia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide