Hondarrezko eskultura tailerra egingo dute bihar goizez eta arratsaldez

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 20a

Aurreko urte bateko hondar eskultura tailerra. (Guka)

Andoni Bastarrika eskultoreak gidatuko du hondar tailerra. Herriko plazan jarriko dute eskulturak egiteko txokoa.

Santioetako eta saninazioetako egitarauaren barruan, beste urte batez hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko tailerra antolatu du udalak. Bihar, asteartea, izango da hondarrarekin irudiak egiten ikasteko aukera herriko plazan Andoni Bastarrika hondar eskultoreak gidatuta. Goizean eta arratsaldean izango da hondar eskulturak egiteko txokoa: 11:00etatik 13:00etara eta  16:00etatik 19:00etara artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide