Hondarribiko Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute Jone Arriaranek eta German Aranburuk

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 20a

Jone Arriaran eta German Aranburu dantzariak, Hondarribiko txapelketako txapelekin eta oroigarriekin. (Utzitakoa)

Sei bikotek parte hartu zuten nagusien lehian, eta Azpeitiko bikotea izan zen nagusi. Malen Arrizabalaga eta Irati Olaizola Azpeitia-Legazpiko bikote dantzariak hirugarren postua erdietsi zuten. 

Jone Arriaranek eta German Aranburuk Hondarribiko Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute, nagusien mailan. Hondarribiako (Gipuzkoa) Madalen plazan jokatu zuten dantza txapelketa atzo, igandea, eta bikote azpeitiarra nagusitu zen.

Orotara, sei bikotek parte hartu zuten lehian, eta irabazleez gain, tartean izan ziren Azpeitiko beste lau bikote ere. Hain zuzen, txapelketan hirugarren postua erdietsi zuen Malen Arrizabalaga (Azpeitia) eta Irati Olaizola (Legazpi, Gipuzkoa) bikoteak; aldiz, bigarren postua Endika Osa eta Ane Jaunarena Lezoko (Gipuzkoa) bikotearentzat izan zen. 

Azpeitiko dantzari hainbat beste txapelketa batean izango dira datorren asteburuan. Errenterian (Gipuzkoa) ariko dira dantzan ostiralean, hango festen testuinguruan jokatuko duten 77. Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketan. Orotara, bederatzi bikotek parte hartuko dute han, eta tartean izango dira Azpeitiko sei bikote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide