Herri bazkarirako txartelak saltzeko mahaia hilaren 22an eta 23an jarriko du Haujijijaik

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 20a

Haujijijaiko kideak mahaia jarrita udaletxeko arkupeetan. (Nerea Uranga)

San Inazio bezperako edota Marea Arroxa eguneko herri bazkarirako txartelak, kamisetak eta zapiak salduko dituzte asteazkenean eta ostegunean plazan jarriko duten postuan. Abuztuaren 1eko kuadrilla arteko jolasetan izena emateko zerrenda ere egongo da postuan.

San Inazio bezperako edota Marea Arroxa eguneko herri bazkarirako txartelak, kamisetak eta zapiak saltzeko mahaia jarriko dute Haujijijaikoek astezkenean eta ostegunean plazan; 11:30etatik 13:30era eta 15:30etik 17:30era egongo da mahaia. Herri bazkarirako txartelak 10 euro balioko du, kamisetak 5 euro eta zapiak 3 euro.

Postu horretan, gainera, abuztuaren 1erako Haujijijaik antolatutako kuadrillarteko jolasetan izena emateko zerrenda egongo da. 17:30ean hasita jokatuko dituzte jolasak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide