Hit Bound eta Sekule taldeek kontzertu bana eskaini zuten atzo arratsaldetik iluntzera bitartean, Perez Arregi plazan; 19:00ak pasatxoan hasi zen lehen kontzertua. 70eko eta 80ko hamarkadetako roots reggae jamaikarraren doinuekin nahiz rock estiloko musikarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo kontzertuetara bildutakoek.
