Palatan eta luduska hasi dituzte Azpeitiko Gaztetxearen 21. urteurreneko ekintzak

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 17a

Azpeitiko Gaztetxearen urtemugako ekintzak ostegunetik hasi dituzte aurten, auzolana eginda eta palatan eta luduska jokatuta. 21. urteurreneko ekitaldiak gaur izango dute segida, futbito txapelketaren finalak izango dira 20:00etatik aurrera plazan. Bihar, berriz, baltsa erakustaldiarekin hasita egun osoko egitaraua dute prestatuta.

Gaztetxean auzolanean jardunda, 21. urteurreneko ekintzekin hasi ziren atzo arratsaldean Azpeitiko Gaztetxeko kideak.  Aurreneko aldiz antolatuta, palatan eta luduska ibili ziren Frontoi Txikian eta Done Jakue kalean. Pala txapelketan zortzi bikotek parte hartu zuten. Luduska talde gutxiago animatu zen, baina partida batzuk jokatu zituzten jardun horretan ere. Txapelketak ari ziren bitartean, jende dezente bildu zen Frontoi Txikiko harmailetan eta Done Jakue kalean. Atzoko jarduna bukatzeko, belaunaldi desberdinetako kideak Gaztetxean elkartu ziren afaltzeko.

Larunbat goizaldera bitartean antolatu dituzte Azpeitiko Gaztetxearen 21. urteurreneko ekintzak, Azpeitiko Gaztetxea aurten ere borrokan lelo hartuta, eta gaztetxeen aldeko aldarria eginez.

Gaztetxearen 21. urtemugako egitaraua:

Gaur, ostirala.
Bihar, larunbata.
  • 11:00. Baltsa erakustaldia eta hamaiketakoa, plazan.
  • 12:00. Baltsa jaitsieren hasiera.
  • 14:30. Bazkaria, Gaztetxean.
  • Ondoren, sari banaketa.
  • 17:30. Sangria, DJ emanaldia eta jolasak, plazan.
  • 20:00. Gaztetxearen irekiera.
  • 20:30. Kontzertuak: Lepue Zapaldu eta Jipoituak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide