Ate joka dira santioak eta saninazioak, eta horiekin batera, badator Gukaren tonbola. Gukak etzi, Santio bezperan, zabalduko du tonbola Azpeitian, Erdikaleko 8. zenbakian, eta jaiak bukatu bitartean izango da irekita (uztailaren 25ean, 26an, 27an, 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean). Aurten ere askotariko sariak banatuko ditu Gukak tonbolan, baita sari potoloak ere; bizikletak, patinete elektrikoak, bidaiak, ordenagailu eramangarria, Play Stationak, poltsak, futboleko kamisetak eta askoz gehiago. Berezitasun batekin dator aurten, ordea, tonbola. Gukako kideek abestia jarri diote tonbolari, eta albiste honetan ikus daiteke emaitza.
Honako hau da tonbolaren egutegia eta ordutegia:
- Uztailak 24, ostirala: 19:00etatik 00:00etara.
- Uztailak 25, larunbata: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 00:00etara.
- Uztailak 26, igandea: 12:00etatik 23:00etara.
- Uztailak 30, osteguna: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.
- Uztailak 31, ostirala: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.
- Abuztuak 1, larunbata: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 01:00etara.