Sei hizkuntzatan kontsulta daiteke santioetako eta saninazioetako programa

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 16a

Saninazioetako eskuprograma. (Andoni Elduaien)

Gaztelaniaz, arabieraz, urduz, portugesez eta errumanieraz eskura daiteke jaietako programa honako lotura honetan.

Azpeitiko Udalak, aurten ere, euskaratik hainbat hizkuntzatara itzuli du santioetako eta saninazioetako programa. Herrian euskara nagusi bada ere, beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dituzte herritarrek, eta 2022an hasitako bideari segituz, herrian gehien hitz egiten diren erdaretara itzuli dute jaietako argitalpena.

Gaztelaniaz, arabieraz, urduz, portugesez eta errumanieraz eskura daiteke jaietako programa honako lotura honetan. Gainera, egunotan herriko etxe guztietara banatu dute programa eta han ikus daitekeen QR kode baten bidez irakurri daiteke edukia hainbat hizkuntzatan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide