Jaien egitarauaren barruan, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzako izozki tailerra antolatu du Azpeitiko Udalak, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Uztailaren 28an, asteartea, Getariako Dona Doni dendako kideek izozki tradizionalak egiten irakatsiko diete hala nahi duten gaztetxoei.
Azoka Plazan izango da hitzordua, 17:00etatik aurrera, eta datorren asteartera arte, uztailaren 21era arte, eman ahal izango da saiorako izena honako lotura honetan. Banaka edo taldean eman ahal izango dute gaztetxoek izena, eta bosteko taldeak osatuko dituzte antolatzaileek. Gehienez, ehun lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean.
Izozkiak egin ahal izateko, bosteko talde bakoitzak 50 zentilitroko ontzi bat eta eskuzko bi irabiagailu eraman beharko ditu uztailaren 28ko zitara.