Asfaltatzeko lanak tarteko, igandetik astelehenerako gauean txandakako zirkulazioa izango da Ezkuztako zubian

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 10a

GI-631 errepideko Urola ibaiaren gaineko Ezkuztako zubia birgaitzeko lanak, ekainean. (Mailo Oiarzabal)

GI-631 errepidean, Azpeititik Zestoarako bidean, Urola gaineko zubia eraberritzen ari dira. Urtarriletik ari dira zubia berritzeko obretan, eta semaforo bidez txandaka zuzendu da gune horretako trafikoa. Uztailaren 12tik 13rako gauean errepide zati horretako asfaltatze lanak egitea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta garraio bereziko ibilgailuek ezingo dute bertatik igaro.

GI-631 errepideko Urola gaineko Ezkuztako zubia osorik eraberritzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Joan den urtarrilean hasi zituzten zubia birgaitzeko lanak, eta ordutik bide zati horretako trafikoa semaforo bidez txandaka zuzendu dute. Orain, berriz, berritzen ari diren errepidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte; hain zuzen ere, uztailaren 12etik 13rako gauean (igandetik astelehenera) asfaltatzea aurreikusi du aldundiak.

Asfaltatzeko lanak ari diren bitartean, trafikoa txandaka bideratuko dute, hiru metro zabaleko gune bat libre utzita. Asfaltatzeko lanak bukatu bitartean, ibilgailu bereziek ezingo dute gune horretatik pasatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide