Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak (EHATE) antolatzen duen Argizaiola sariketaren 45. edizioko argazkien erakusketa ireki du Azpeitiko Argazki Elkarteak Betharramenko udal aretoan. Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta ikusgai izango da hilaren 19ra arte. Orotara, 35 argazkik osatzen duten erakusketa.
Aurrez izendatutako herriz herriko zenbait argazki lehiaketatan sarituak izaten diren argazkilariek jasotzen dute Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena. Saritutako argazkiak zein saritu gabeak aurkez ditzakete argazkilariek sariketara, eta hiru sari banatzen ditu EHATEk: Argizaiola saria eta bi accesit. Horiek eta gainerako parte hartzaileen irudiak ikus daitezke Betharram aretoan.
Astegunetan 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik exposizioa, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.