Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi auzoa lotzen dituen lurpeko pasabidea eraberritzeko lanak hasi ditu gaur, astelehena, Azpeitiko Udalak. Pasabidea txukuntzea eta argitzea dira lanen helburuak; horretarako lurpeko pasabidera jaisteko arrapaletako paretetan dauden baldosatxoak kenduko dituzte, eta hormak leundu eta margotuko dituzte. Pasabideko sabaian, berriz, argitasuna irabazteko balioko duten plakak jarriko dituzte. Pasabidean dauden horma irudiak bere horretan utziko dituzte.
Udalak jakinarazi duenez, lanen ondorioz pasabidea ez dute erabat itxiko. Pasabidearen alde bat egongo da itxita aurrena, eta aurrerago, beste aldea. Aurreikuspenen arabera, lanak saninazioetarako bukatuko dituzte.