Emozioek bor-bor egin dute Dantzakiren emanaldian

Ihintza Elustondo 2026ko uztailaren 6a

Azpeitia Dantzanen barruan, Joxe Mari Orbegozoren Dantzaki eskolakoek areto dantzen emanaldia eskaini dute Soreasu antzokian. Edu eta Fatima dantza irakasleei agur hunkigarria egin diote. 

Joxe Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako dantzariek emanaldia eskaini zuten atzo, igandea, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruko ekitaldia izan zen, eta leporaino bete zen aretoa. Guztira, 200 bat dantzarik parte hartu zuten emanaldian, eta askotariko dantzak taularatu zituzten denen artean: areto dantzak eta dantza latinoak, zehazki. 

Haur, gazte eta heldu aritu ziren dantzan atzo, eta Joxe Mari Orbegozok berak ere eskaini zuen dantza bat. Ekitaldiaren amaiera emozioz beterikoa izan zen, gainera. Izan ere, Edu eta Fatima dantza irakasleek akademia utziko dute, eta agur hunkigarria egin zieten haiei emanaldian. Esker hitzak izan zituzten beraiek ere Dantzakirentzat. "Hau ez da agur bat, gero arte bat baizik", esan zuten. Horrez gain, hainbat oroigarri banatu zizkien Orbegozok urte osoan zehar laguntzen aritzen zaizkion hainbat dantzariri eta gertukori. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide