Nazioa idazten eraikiz goiburu hartuta, Jose Ariztimuño Aitzol-ez (1896-1936) eta Euskal Pizkundeaz jardunaldia egin zuten atzo, larunbata, Azpeitian. Egun osoko egitaraua prestatu zuten jardunaldirako Nevadako Unibertsitateko Euskal Mintegiak eta Laida ikerketa taldeak, Azpeitiko Udalaren, Urolakoen Napar Zuztarraken eta Nabarralderen laguntzarekin. Solasaldiak izan ziren Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian, eta ondoren, Sanagustin kulturgunean bazkari-solasaldia egin zuten.