Interesa piztu du Itaiak prostituzioari buruz eskainitako hitzaldiak

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 3a

Azoka Plaza, atzo, Itaiaren hitzaldian. (Itaia)

Itaiak prostituzioaren aferaren gainean duen ikuspegia mahaigaineratu zuen Azoka Plazan, Euskal Herrian egiten ari den hitzaldi biraren barruan. 

Itaia emakumeen antolakundeak prostituzioari buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean, eta deialdiak txiki utzi zuen Azoka Plaza, herritar askoren interesa piztuta. Itaiak prostituzioaren aferaren gainean duen ikuspegia ekarri zuten hizpidera antolakunde horretako Maitane Urkolak eta Eider Agirrek. Hain zuzen, Itaiak prostituzioarekin amaitzea aldarrikatzen du, "emakumeen zapalkuntzan eta indarkerian oinarrituta dagoelako eta industria oso bat dagoelako hortik milioika irabazi ateratzen dituena". Hori hala, Itaiaren ikuspegi estrategikoa eta proposamen politikoa aurkeztu zituen Urkolak eta Agirrek atzo Azpeitian.  

Euskal Herriko Mugimendu Sozialistako emakumeen antolakundeak prostituzioaren auziaz egiten duen irakurketa partekatzeko asmoz, Euskal Herrian egiten ari den hitzaldi biraren barrukoa izan zen atzokoa. 

Agirre eta Urkola, atzo, hitzaldia ematen. (Itaia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide