Larunbatean eta igandean ekintza bana egingo dute Azpeitiko Ekoetxean. Doako saioak dira biak, baina parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Ekoetxearen webgunean.
Larunbatean, 18 urtetik gorakoei zuzendutako irteera botanikoa egingo dute, 10:30etik 12:30era. Garbiñe Larreak gidatuta, ibai bazterrak dituen berezitasunak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Halaber, ingurune horretako sendabelarrak ikusteko eta horiek nola erabili ezagutzeko parada ere izango dute. Parte hartzeko, lotura honetan eman behar da izena.
Igandean, berriz, familiei zuzendutako sukaldaritza saioa egingo dute, Koxinatu udako zaporeak familian izenekoa. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago tailerra, eta 10:30etik 12:30era artean egingo dute. Bertako eta sasoiko sukaldaritzaren balioa familian ezagutuko dute parte hartzaileek, esperientzia praktiko, sortzaile eta gozagarri baten bidez. Parte hartzeko, lotura honetan eman behar da izena.