Iker Azkunek BTTko Pedals de Foc Non Stop lasterketa irabazi du Grand Master 50 kategorian. 11 ordu 35 minutu eta 12 segundo behar izan zituen azpeitiarrak larunbatean Vielhan (Lleida, Herrialde Katalanak) hasi eta bukatu zen lasterketaren hogeigarren edizioa osatzeko. Halaber, 17. postua erdietsi zuen Azkunek sailkapen orokorrean. 1.200 lagunek parte hartu zuten proban, 211 kilometro luzeko eta 6.148 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea egiteko.
Azkunek zazpi aldiz osatu du 200 kilometro baino gehiago dituen proba gogorra. 2023ko edizioan ere podiumaren gorenera igotzea lortu zuen azpeitiarrak; 2021ean, aldiz, hirugarren amaitu zuen lehia bere kategorian.