Azpeitiko Zezenzale Batzordea datorren astelehenean hasiko da saninazioetako aurtengo zezenketetarako abonuak berritzen. Hain zuzen ere, uztailaren 6tik 18ra izango dute herritarrek txartelak berritzeko aukera zezen plazako leihatilan: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara; eta jaiegunetan eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Halaber, uztailaren 20an jarriko dituzte hiru zezenketetarako sarrera solteak saltzen. Iazko gisan, aurten ere eskuratu ahal izango dira horiek Internet bidez. Zezen plazako leihatilan ere erosi ahal izango dira, dena den: astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta jaiegunetan nahiz larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.
Gainera, sarrerarik gelditzen baldin bada, zezenketen egunetan –uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean– ere erosi ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik zezenketak hasi arte.