Miren Bastidak Batala mendi lasterketa irabazi du

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 28a

Miren Bastida helmugara iritsi berritan. (Utzitakoa)

Proba horren lehen edizioa gaur egin dute Lazkaon, eta Bastidak hiru ordu, 11 minutu eta hamar segundo behar izan ditu 35 kilometroko proba bukatzeko.

Batala mendi lasterketaren estreinako edizioa izan da gaur Lazkaon, eta txapeletako bat Azpeitira ekarri du Miren Bastidak. 30 kilometroko eta 1.350 metroko desnibeldun trail proban parte hartu du hark, eta hiru ordutan, 11 minututan eta hamar segundotan bukatu du. Partaideak Lazkaon hasi dira korrika, eta gero, Esparru mendia igo, Ataunera jaitsi eta handik Aralarren barrena Agaotz tontorrera igo dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide